Zuhaitzen adina kalkulatzeko modu polit bat enborrean dituzten eraztunak zenbatzea da, baina ez du horrek beti balio, eta badago datazio sistema erabiliago bat izaki bizidunongan, karbono 14arena. Isotopo bat da karbono 14a, etengabe sortzen eta desintegratzen dena. Eta hain zuzen, hori garrantzitsua da datatzeko duen funtzioa ulertzeko. Xehetasunak, Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak.