Goizeko Izarretan

Gabriel Aresti izeneko euskal kultura katedrea dago EHUn


Listen Later

"Gabriel Aresti ba(ga)rik" izenburupean jarduera ugari egiten dabilz Bilbon, bere heriotzearen 50. urteurrenean, lankidetzan antolatuta: Euskaltzaindiak, Gabriel Aresti Kultura Alarteak, EHUko Gabriel Aresti katedrak eta Bilboko Koral Alkarteak.
Bihar eta etzi EHUko katedrak eratutako jardunaldiak egingo dira, goizez, Euskaltzaindiaren aretoan: Joseba Zulaika, Asier Amezaga, Larraitz Ariznabarreta, Amaia Elizalde, Ismael Manterola, Kirmen Uribe, Lourdes Otaegi, Alex Gurrutxaga, Idoia Gereñu eta Mikel Aierbek hartuko dabe  parte, besteak beste. Katedra horrek liburua be prestau dau eta datorren astean aurkeztuko dau, bagilaren 26an. Katedrako zuzendariak diran Beatriz Zabalondok eta Patxi Juaristik koordinau dabe, eta 35 irakasle eta ikaslek hartu dabe parte. Urriaren 15ean Gabriel Arestiren antzezlana eskainiko dabe Kandido Urangak eta Inazio Tolsak EHUren Leioako Kanpusean, Mikel Laboa plazan.
Honeek dira Gabriel Aresti katedraren eskutik egingo diran jarduerak, baina aitatutako gainerako eragileek eratutaoekin batera sorta zabala antolatu dabe urtea amaitu bitartean. Patxi Juaristik azaldu deuskunez, katedran batez be, kulturaren transmisinoaz dabe ardurea eta horixe lantzen ahalegintzen dira.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Goizeko IzarretanBy Javi Onaindia eta Gontzal Galán