Info7 Irratiko 13 urtetako ibilbide honetan maiz hitz egin dugu euskal preso eta senideen egoeraz. Batzuetan albiste pozgarriak emateko, beste batzuetan, albiste latzak. Bilbon elkartu gara Jone Artola eta Jagoba Goitia Etxerateko senideekin. Lehenak aspalditik ezagutzen du kartzela «1986an hasi nintzen lehen bidaiak egiten, oraindik, hala jarraitzen dut» anaia izan zuen preso, orain, semea. Jagoba Goitiak dela 16 urte ezagutu zuen dispresioa, semea Murtzian du orain «zure senidea dagoen lekua da zure bizitokia, hori da munduaren zentroa» esan du dispertsioa zer den azaltzeko. Info7 irratian bizitutako hainbat momentu gogoratu ditugu beraiekin.