Kaleek asko diote gure jendarteaz, eta tamalez, oso kale gutxik dute emakume izena. Eta badutenak, birginak, santuak edo monarkak dira. Baina, matso bada ere, hori aldatzen ari da. Gaur Zallan kaleri jarrio diote emakume izena eta berdin Baionan. Bilboko eta Iruñeko bi historialarirekin egin dugu zita. Historia liburutan apenas lekurik ez duten emakumeen berri eman digute. Nork bere hirian, kale nagusi bat, behintzat, merezi du.