Mikel Alzuartek, Goizuetako udaletxearen ganbaran emandako hitzaldia apirilak 23an.
Lehenengo orduan, Mikelek bere ikuspuntua azaltzen digu gaur egungo gai askoren inguruan, beti abeltzaintza eta nekazaritza ardatz dituela.
Bigarren orduan solasaldi interesgarri eta oso polita bertaratu ginen guztiekin. Une hauetan jendeak eramanda, gaiak oraindik eta gehiago zabaltzen dira. Politika, geopolitika, bertsoren bat, Urumea inguruko fauna, denetarik.... Oso gustora Baztango jakintunarekin.