Goizeko Izarretan

Zerbitzua erabarritu egin dabe, garai honetara egokitzeko


Listen Later

Berdindu lesbaiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. Urteak daukaz, baina garatietarako egokitzeko barritu egin dasbe. Hiru aldaketa nagusi nabarmendu deuskuez Txema Ezkerra Aniztasun zuzendariak eta Ander Prol Berdinduko koordinatzaileak: Bilbo, Doostia eta Gasteizko bulegoak espazio seguru bihurtu dira, eta arretea eskaintzeko ez ezik LGTBIQ+ kolektiboek erabilteko egokitu ditue. Bestetik, zerbitzua herri txikietara eta landa eremura be zabalduko dabe eta asmoa da hilean hiru herritara joatea. Amaitzeko, Berdindu Eskola Berdin Formakuntza da orain, eta formazinoa ez da bakarrik ikastetxeetara bideratuko, jaso gura dauen edozein erakunde eta eragilek izango dau aukerea.
Iazko urtean Berdindun 390 kontsulta jaso zituen, %56 norbanakoenak eta %44  erakundeenak. Familien kasuan emakumezkoek jo dabe gehien zerbitzura eta norbanakoen artean be bai.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Goizeko IzarretanBy Javi Onaindia eta Gontzal Galán