Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko du eskuragai; luma forma duen diamante urdinaren lepokoa, zehatz esateko. Enkantean hasi aurretik, ordea, bitxia desagertu egingo da. Nor ote da lapurra? Gonbidatuen artean dagoen Otxoa ikertzailea kasua argitzen saiatuko da.