Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenera. Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina. Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu Cookie eta Kafea podcastaren lehen atalean.
Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da Cookie eta Kafea. Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun.
Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz
Zuzendaritza: Oier Aranzabal
Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal
Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako