Sextina, eskuko telefonoa edo kamera duen beste gailu baten bidez, sexu konotazioa duten eta norberak sortu dituen argazki edo bideoak elkar banatzea da. Praktika horrek ordea, arriskua du, izan ere irudi horiek saretuta berauen kontrola galtzen da eta beste norbaitek eragin kaltegarria sortzeko helburuz erabil ditzake, adibidez erabiltzaile askori zabalduz. Izan ere, edukia modu intimoan erabiltzeko sortu duen persona bideo horietan biluzik edota sexu-jarduera zehatz batean egon liteke, edo eta egoera hori deskribatzen. Eduki pribatu hori, publikoki zabaltzeak, pribatutasunaren galera dakar eta albo kalte ugari. Biktimaren umiliazioa, bere izen ona auzitan jartzea eta konfiantza galtzea etorkizuneko harremanaetara begira. Bai eta arazo psikologkoak, antsietatea edota depresioa. Sextina ez sustatzea eta halako irudien zabalkundean ez parte hartzea da prebentziorako urratsik onena. Bai protagonista gisara, bai era hartzaile bezala ere. Autoestimua eta gaitasun sozialak garatuz egiten da prebentzio lanik eraginkorrena praktika arriskutsu honi aurre egiteko.
Gidoia: Mikel Cerezo eta Inko Martín
Narratzailea: Saioa Royo
Soinu paisaia eta muntaketa: Inko Martin
Aktoreak: Amaia Salazar, Ander Sanchéz, Ibone Guzman, Xabier Iarnotz, Ana Rodriguez.
EITB Podkastek eskaintzen dizun PrebenTIK, Orain prebentzioak ekoitzi du.