Ziberjazarpena edo Ziberbullyinga adingabeen artean gauzatzen den jazarpen mota da. Bitarteko digitalak erabiltzen dira jazarpena egiteko, nahita, behin eta berriro. Jazarpen mota hau ez da aurrez aurrekoa, ez da fisikoa, baina horrek ez du esan nahi eragiten dituen kalte eta ondorioak larriak ez direnik. Izan ere, jazarleak aurrez aurre egitera ausartuko ez liratekeen oldarkortasuna baliatzen dute biktimaren kontra, sarearen ustezko anonimotasunean ezkutatuz. Gainera, biktimari jazarpenak zer erreakzio sortzen dion ez ikusteak, enpatia eta kontzientzia galdu arazten die jazarpena egiten dutenei.
Ziberbullyingaren aurrean ahal bezain laster esku hartu behar da, biktimari entzunez eta autoestimua indartuz.
Gidoia: Mikel Cerezo eta Inko Martín
Narratzailea: Saioa Royo
Soinu paisaia eta muntaketa: Inko Martin
Aktoreak: Maider Uriarte, Amaia Salazar, Irati Insausti, Ekhi Sistiaga
EITB Podkastek eskaintzen dizun PrebenTIK, Orain prebentzioak ekoitzi du.