Ikaragarria da muga zeharkatzen duten migrarien kopurua. Etenik gabeko fluxua da, agortzen ez den errekaren antzera. Eta guretzat, denak berdinak dira. Denak dira gauza bat bera eta bakarra: migrariak. ACNURen arabera, 2021ean 89,3 milioi pertsonek etxea utzi zuten hainbat arrazoiengatik: bizitza osoa motxila batean. Baina kopuruen eta definizio orokorren gainetik, ahots, aurpegi eta errealitate desberdinak ezagutuko ditugu Harresi Ikusezina podcastean. "Pertsonak" atalean Ali Akla ezagutu dugu. Togo utzi zuen 15 urterekin eta sei urteko bidaia egin behar izan zuen Frantziara iritsi arte. Egun, Hendaiako apezaren etxean bizi da, Jean Marc Lavignen etxean. Bost aldiz saiatu zen Irungo muga gurutzatzen.
Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici
Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Itzulpenak: Silvia Tapia Huici
Bikoizketa: Bieuse
Artea: Eider Eibar
Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa)
Ulu Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.