Udako Reggae Sukarra berezien hirugarren atala entzun dugu aste honetan. Selektore lanak egiten Miss Waymon izan da gurekin.
Bere sesioak jamaikara eramango gaitu zuzen zuzenean, entzungo ditugun artista guztiak hangoak izango dira gaurkoan. Reggae eta rocksteady klasikoa entzuteaz gain dj bertsioak, rub a dub-a edo raggamuffina entzuteko aukera ere izango dugu.
Lotu gerrikoak...bagoaz!