Afrika gurutzatu, Espainia zeharkatu eta azken txanpa da Irun. Baina, migrante gehienek Frantzia dute buruan, askok, Paris, baina askotan ez dakite non dagoen, ezta nolakoa den hiri hori ere.
Gu ere amesgaizto bihurtzen den amestutako Parisera joan gara, eta bertan Idrissa Fofana ezagutu dugu. Boli Kosta utzi eta Afrika gurutzatu zuen Ibrahim, bere hamar urteko semearekin. Bere emazteak lehenago egindako bidea errepikatu zuten. Paris, ordea, ez da berak pentsatzen zuen bezalakoa. Irudikatu zuten Paris hori, benetako Parisetik oso urrun dago. Idrissak zerotik hasi behar izan du bizitza eraikitzen Frantziako hiriburuan.
Jatorrizko bertsioan duzu atal hau. Euskaraz gidatua eta lekukotzak berezko hizkuntzetan jasota.
Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici
Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici
Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Itzulpenak: Silvia Tapia Huici
Bikoizketa: Bieuse
Artea: Eider Eibar
Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) EITB Podkasterako Ulu Mediak egindako ekoizpena (Gipuzkoako Foru Aldundiarenlaguntzarekin).