ALDAGELETAN

07 ZEIN DA AMETSAREN KOSTUA?


Listen Later

Kirolzale amorratu guztiek amesten dute zaletasunetik bizitzeko aukera izatearekin. Baina, egia esan, gutxi batzuk soilik lortzen dute. Afizionatu mailatik eliterako saltoa, ez da batere lan erraza. Saiakera eta sufrimendu handiaren sinbolo izan ohi da sarritan.Aldaketa hori abiapuntutzat hartuta, Xabier Mikel Azparren Irurtzunekin (Donostia, 1999) elkartu gara. Hirugarren sasoia du txirrindularitza profesionaletan. Euskaltel Euskadi taldeak 2021ean amateurretatik mailaz igotzeko aukera eman zion, eta ilusioz hartu zuen donostiarrak. Dena den, nolakoa ote da horrelako jauzia egitea? Presioak, itxaropenak, porrotak, ospea… nola bideratu elementu horiek guztiak?Zalantzak argitzeko eta beste hamaika kontuz hitz egiteko aukera paregabea izan da Azparrenekin elkartu eta solasalditxo honi fruitua ateratzeko. Zeren zain zaude? 7. atala, behintzat, zure zain dago!
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ALDAGELETANBy ALDAGELETAN