Kirolak norbere mugak neurtzen ditu; esfortzua, nekea, eta izerdia. Ze gozoa den askotan, sentipen gazi hori ezpainetan!Hartu "Urratsa" beste entrenamendu bat bezala. Egunero zure kirolean entrenatzen duzun bezala, hartu tarte bat zure burua ere entrenatzeko. Zure kirol praktikan markarik onena lortzen saiatzen zaren bezala, saiatu urrats honetan ere eman dezakezun guztia eskaintzen. Zure gorputza eta burua batera entrenatuz lortuko baituzu zure onena ematea. Kirol proba prestatzeko "Urratsa" emango dugu atal honetan, Naomi Mendizabalekin batera.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.