Sextinga, eskuko telefonoa edo kamera duen beste gailu baten bidez, sexu konnotazioa duten eta norberak sortu dituen argazki edo bideoak elkar banatzea da. Praktika horrek ordea, arriskua du, izan ere irudi horiek saretuta berauen kontrola galtzen da eta beste norbaitek eragin kaltegarria sortzeko helburuz erabil ditzake, adibidez erabiltzaile askori zabalduz.Izan ere, edukia modu intimoan erabiltzeko sortu duen pertsona bideo horietan biluzik edota sexu-jarduera zehatz batean egon liteke, edo eta egoera hori deskribatzen. Eduki pribatu hori, publikoki zabaltzeak, pribatutasunaren galera dakar eta albo kalte ugari. Biktimaren umiliazioa, bere izen ona auzitan jartzea eta konfiantza galtzea etorkizuneko harremanetara begira. Bai eta arazo psikologikoak, antsietatea edota depresioa.Sextinga ez sustatzea eta halako irudien zabalkundean ez parte hartzea da prebentziorako urratsik onena. Bai protagonista gisara, bai era hartzaile bezala ere. Autoestimua eta gaitasun sozialak garatuz egiten da prebentzio lanik eraginkorrena praktika arriskutsu honi aurre egiteko."PrebenTIK"! podcastean sextinga, ziberbullyinga, groominga, ziberkontrola zer diren azaltzen da eta gailu elektronikoak modu egokian erabiltzeko gomendioak ematen dira.