Tropelaren 112. podcasta da hau. Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2016ko denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaz aritzen dira, Frantziako Tourraz. Kinielari errepasoa egiten diote multzo guztiak banan bana aztertuz ohiko moduan. Aurtengoan 8 euskaldun izango dira Frantziako lasterketan.