Aste honetan denboraldiko azken "ohiko" saioa izan dugu. "Ohikoa" diogu udan asteko reggae txutearekin jarraituko duzuelako, udako formatu bat dugu zuekin partekatzeko. Baina pausuz-pausu joan gaitezen eta aste hontakoari egin diezaiogun so. Aste honetan Ama Rebel bandako Markel Etchecoy izan dugu gurean eta Pantx Recordsekin batera atera behar duten singleari buruz ibili gara solasean. Ez dira falta Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!