Bideojokoetako gorila ezagunena bueltan da! Donkey Kong pertsonaia maitatuaren abentura berriak “Bananza” du izena, eta joko handi bezain interesgarria proposatu digu Nintendok: lurraren erdigunera bidaiatu beharko dugu, bidean topatuko dugun guztia suntsituz eta bananak bilduz. Gainera, “Welcome Tour” ere izango dugu hizpide atal honetan, Nintendoren kontsola berria ezagutzen lagunduko digun joko txiki honek zeresan handia eman baitu.