Pertsona heldu batek, gazte plantak egin eta nerabe edo haurrekin harremanetan jartzeko ahalegina egitea da Groomina. Konfiantza hori landuta, adingabearekin harremana sortu eta honen kontrol emozionala lortzen denean xantaiaren bidetik helburu sexualak lortzeko. Helburua, sexu-abusu fisikoa, sexu-esplotazioa edo haurren prostituzioa izan liteke edota sarearen bidez sexu konnotazioa duten irudiak eskatzea. Sarea izan ohi da lehen harremanerako gunea eta engainua adingabea manipulatzeko tresna erabiliena.Izaera sexualeko irudi edo bideoak eskatzea gehiegikeria eta delitu larria da, nabigazio ohitura seguruak ezagutu eta erabiltzea garrantzitsua da."PrebenTIK"! soinu-fikziozko podcasta da eta bertan sextinga, ziberbullyinga, groominga, ziberkontrola zer diren azaltzen da eta gomendioak ematen dira.