Itsas amets baten kronika dago Ozeanografia elkartearen atzean. Zientzia, jakinduria eta dibulgazioa egiteko helburuz jaio zen 1908. urtean. Alberto I Monacoko printzeak sustatu zuen Donostian kokatuta dagoen itsasoaren behaketarako erakundea eta bertan kokatzen den Aquariuma."Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren inguruko kontzientzia sortu eta dibulgazio ozeanikoa sustatzen dira bertan.