BaDA!bil

4. Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?


Listen Later

Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri euskal gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik? Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari elkartu ditugu,Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabizi, Huntza taldearekin gero, eta, orain, bakarka, Süne izenpean. Donostiarra da Sara Zozaya. Musikari bezala bere proiektua izateaz gain, taldean ere aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Martin Ziriza musikari iruindarra Borla eta Tatxers musika talde nafarretako kidea da. Azken hilabeteetan bi taldeen lanak aurkezten dabil.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BaDA!bilBy EITB Radio Televisión Pública Vasca