BaDA!bil

4. Euskal zinemaren loraldia?


Listen Later

Euskal zinemak momentu gozoa bizi du, zenbakiei begira bederen. Wikipediaren arabera 1993tik 2005era bitartean ez zen fikziozko euskarazko film luze bakar bat egin. 2025ean, aldiz, sei zenba daitezke gutxienez: “Jone, batzuetan”, “Aro Berria”, “Maspalomas”, “Gaua”, “Faisaien Irla” eta “Karmele”. Azken honetako zuzendaria da Asier Altuna bergararra. “Aupa Etxebeste” zuzendu zuen 2005ean Telmo Esnalekin batera eta mugarria izan zen euskal zinemaren historia laburrean. Hainbat lan egin ditu geroztik eta Txintxua Films ekoiztetxeko kide ere bada. Ander Sagardoy durangarra zinema ekoizlea da, filmak egin ahal izateko sosak lortzea da, besteak beste, bere eginkizuna. Irusoinen eta Eneko anaiarekin batera sortu zuen SumendiFilms-en ari da gaur egun. Ez-fikzioaren eremuko hiru labur zuzendu ostean fikziozko lehen lana aurkeztu du aurten Lur Olaizola zinegileak, “Bariazioak”. Tabakalerako zinea eta ikus-entzunezko sailaren arduraduna ere bada. Haiekin eztabaidatuko dugu ea lur emankorrik baden euskal zinemaren loraldiaren azpian. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BaDA!bilBy EITB Radio Televisión Pública Vasca