Ziberkontrola, generoari lotuta egoten da nagusiki eta gizonak emakumezkoaren kontra erabiltzen duen beste indarkeria mota bat da gure gizartean. Eskuko telefonoa edota sarean emakumeak egiten duen nabigazioa edo sare solzialetan egiten duen erabilera kontrolpean jarriz eta bere ohiturak jazarriz egiten da.Adibidez, geolokalizazioa etengabe agerian izateko esigentzia da moduetako bat eta gizartearengandik bakartzeko helburu ezkutua izan dezake. Rolen inguruko ezagutza eta ahalduntzeko tresnak emateak laguntzen du gurpil horretatik ateratzen."PrebenTIK"! soinu-fikziozko podcasta da eta bertan sextinga, ziberbullyinga, groominga, ziberkontrola zer diren azaltzen da eta gomendioak ematen dira.