BaDA!bil

5. Adimen artifiziala: elefantea gelan


Listen Later

Adimen artifizialaren etorrerak mundua hankaz gora jarri du eta kultur munduari ere bete-betean eragin dio. Aukerak, mehatxuak eta beldurrak.Atal honetan adimen artifizialaren gainean aritzeko hiru lagun elkartu ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingeniari eta irakasle getxoztarra adimen artifizialean aditua da. Hezkuntza Berrikuntzako aholkularia da eta 2021 urtean adimen artifizialarekin sortutako "Artiadi" olerki liburua argitaratu zuen. Arrasatearra da Ines Osinaga musikaria. Azken urteetan #itsasoadabidebakarra emankizunekin ibili da, eta dabil, beste hainbat sortzailerekin batera.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

BaDA!bilBy EITB Radio Televisión Pública Vasca