"BaDA!bil" podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko.Urteak dira Amancay Gaztañaga, zestoarra, oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen den kultur kritikari, itzultzaile, editore eta idazlea da. Bigarren eleberria argitaratu du 2024an, "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.