Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. BERRIA egunkariko politika saileko bi kazetarik azaldu dizkigute gako nagusiak: Iosu Alberdik inkesten emaitzen berri eman digu, eta Xabier Martinek lehendakarigaiez eta kanpainan hizpide izanen dituzten gaiez hitz egin digu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.