Kasualitatez iritsi zen Josu Goiko Antxus Iñarraren "Hirusta" liburuaren orrietara, Susa argitaletxeak digitalizatuta dauzkan liburuen bitartez Armiarma izeneko webgune ederrean. Idazle eta irakasle Bergararrak orain berrogei urte idatzitako poema liburua bait da. Josu Goikok argi esan digu Astelehen poetikoak podcastean "badira liburu batzuk inperfektuak izan arren (eta hau hala da) han eta hemen izugarrizko indarra edo autentizitatea erakusten dutenak". Pelikulekin ere gertatzen da, ez dira borobilak agian, baina badaukate zerbait. Eta horixe gertatu zaio Josuri "Hirusta" liburuarekin.
Hiru gai unibertsaletan zatitzen dira liburuko poema laburrak: amodioak, bizitzak eta heriotzak. Amodioari dagokio aurrenekoa, eta bizitzaren esparruan kokatzen dira Josuk aukeratutako beste bi poemak, Urte Zaharrari eta Zuhaitzari dagozkionak.