Marokora bidaia egin dugu Astelehen poetikoak podcastaren atal honetan, Aitziber Galardiren "Mendafin usaineko iluntzeak" (Erein,1995) poema liburuaren bitartez. Blas de Otero saria irabazi ostean eman zuen argitara liburua Oiartzungo idazleak. Josu Goikoren iritzirako, oso liburu polita da, "izenordearen adiera onenean". Oso era bizi eta ederrean deskribatzen ditu Galardik Marokoko paisaiak, usainak, jendea (batez ere jendeak) eta bere pentsakizunak eta bizipenak. Gainera, liburuan han eta hemen egilearen beraren marrazkiak ageri dira, olerkiak laguntzen.
"Asniko mendi azoka" , "Avenue Mohamed VI", eta "Tea Prestatzen - Atay S Nanah" dira ahots goran irakurtzeko aukeratu dituen hiru poemak.