Sakelako telefonoa edukitzeko adina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gipuzkoan zenbait guraso talde batu dira haien seme-alabei lehenbiziko sakelakoa ahalik eta beranduen emateko. Miren Ros Bidelagun proiektuaren lemazaina eta gai honetan aditua da, eta hark azaldu dizkigu gako nagusiak. Horretaz gainera, Gurea erabil dezakezu egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkigu Irati Egibar BERRIAko eta Gipuzkoako Hitzako kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.