Amaia Lasa Alegriaren poesia aukeratu du Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastaren 40. atalerako. "Euskal poesiara emakume ahots berri, urratu eta bizia ekarri zuen poeta" gisara definitu duena. Eta "Itsasoko izaki" (Maiatz 2010) Getariarrak argitara emandako azken poesia liburutik egin du ahots goran irakurtzeko olerkien aukeraketa "ni indartsua, boteretsua" topatzen duelako poemetan.
Nikaraguan Lasak egin zuen egonaldiari lotutakoa da aurreneko olerkia "Tropikoko euria", "Gizonaren amets okerra" da bigarrena, Lasaren poetikaren erdigunean emakumea dagoelako, eta "nire unibertsoa" olerkia aukeraketa amaitzeko.