Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea

Andolin Eguzkitza: “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” poema liburu eder ,fin eta laburra.


Listen Later

LGTBI+ Harrotasun egunaren testu inguruan, poeta homosexual baten poesia aukeratu nahi izan du Josu Goikok, Andolin Eguzkitzaren "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" (Susa, 1993)  poesia liburu labur bezain  ederrekoa. Andolin, gazterik hil zen bihotzekoak jota. Poeta homosexuala zen. "baita euskaltzaina, euskaldunberria, santurtziarra, abertzalea, euskaltzalea eta pertsona oso maitatua ere", Josuk azpimarratu nahi izan duenez. Bereziki, gorazarre horiek guztiak aurkitu izan dituelako berari buruzko aipamenetan ez ordea, "haren gaytasunari erreferentzia egiten zion aipurik, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Rikardo Arregi poeta gayen testu batzuetan salbu". Eta horrexegatik jarri nahi izan ditu azpimarratuta haren poemetan badagoela  "beste gizon batzuk desiratzen dituen gizona, protesta egiten duen gizona ere bai, irakurtzen duen gizona" eta horiek guztiak barrutik ateratzeko idazten zuela poetak. 
AEB-n zegoela, Eguzkitzak idatzitako "Oraina". Jende zuhurraren artean afaldu naiz bart" eta "Hitzak" izeneko poemak aukeratu ditu Josuk, gaurko Astelehen poetikoak podcastean ahots goran irakurtzeko.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Astelehen poetikoak - Josu GoikoetxeaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca