Emakumeek sare sozialetan jasaten duten jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaia aztertzeko Irati Egibar BERRIAko kazetariarekin, eta Ane Lindane aktore eta umoregilearekin mintzatu gara.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.