Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea

Aurelia Arkotxa: ''Atari Ahantziak'' sentsibilitate finez idatziak


Listen Later

Astelehen poetikoak podcastaren bidez Josu Goikoak izaten duen  helburuetako bat, "denborak pilatutako hondarrak estali dituen liburuak" berriz ere  aire zabalera ekartzea izaten da. Eta podcastaren atal honetan,  Aurelia Arkotxaren orain ia hogeita hamar urteko poesia liburua "Atari ahantziak" liburuari eman nahi izan do arnasa. Euskaltzain Baigorriarrak idatzi duen poesia liburu bakarrari.  Izan ere Josuren iritzirako, oso gauza zaila lortzen du Arkotxak liburu honetan "kultua da eta, aldi berean, hurbila. Ez du errazkeriara jotzen". irakurleari eskaintzen dizkio historiaren eta kulturaren hainbat printza eta beste hainbat bizipen pertsonal, olerkietara ekarrita.
Josuk, hiru hauek aukeratu ditu ahots goranzko irakurketarako: "Dundu", "Nausikaa" eta "Itsaski".  Play eman eta gozatuko dituzu.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Astelehen poetikoak - Josu GoikoetxeaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca