Poliziak atxilotutakoen jatorria ezagutaraztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzak urritik egiten duen moduan, Donostiako Udaltzaingoak ere atxilotzen dituen lagunen jatorria argitara emanen du, gainerako hiriburuetan ez bezala. Eskuina eta eskuin muturra ari da gai hori mahai gainean jartzen, datu horien erabilera okerrak migratzaileen estigma indartu dezakeela jakitun. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu gai horri buruzko xehetasunak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.