Benetan Zabizen atal honetan, Aitor Bengoetxea "Bengo" dugu gonbidatua!
Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta benetan zabiztarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Hori, eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, "seriotasuna" autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz…aritu dira, besteak beste.
Nolakoa da Bengo? Zer da "bakarrik sentitzea"? Zergatik sentitzen da bakardadea? Zergatik eta nola hasi zen Break Dance dantzaten? Zer gertatu zitzaion Gaztea Sarietan saritu zutenean? Zer ez zaio batere gustatzen pertsonak ezagutzeko garaian? Musikarien artean lehiakortasun handia dago? Zer gertatu zitzaion artista ezagun batekin? Egoera triste bat igarotzen ari direnean, aurpegi ona jartzeko gai dira? Esklusiba potoloa ere eman die gainera Aitziber eta Maleni: artista ezagun batek kaleratu gabeko kantu bateko esaldiak lapurtu zizkiola kontatu du!
Benetan zabiz atala galduko duzula?
Benetan Zabiz podcasta, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako