Nafarroako trafiko eskumena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du eskumenaren transferentzia. Gaiaren ertz guziak aztertzeko Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara, bera arduratzen baita Nafarroako politika kontuez.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.