Bilbok Deustu eta Begoña anexionatu zitueneko mendeurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herri horien izaera, bilakaera eta gaur egungo egoera azaldu dizkigu Ibai Maruri Bilbao Bizkaiko Hitzako zuzendariak.
Errepubliken Eguneko soinuak Uriola atariak utzitakoak dira. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.