Bi hamarkada beteta, Inaxio Esnaola eta Jon Agirre sorlekura itzuli dira. Burdinola heavy metal irratsaioa 2001ean abiatu zuten Ttan Ttakun irrati librean. Agirre izan zen sortzailea, Esnaolarekin batera. Bi hamarkada beranduago, biak berriz ere elkartu dira sorlekuan. Programa autobiografiko luze eta berezia osatu dute. Heavy metal zaletasuna nondik datorkien azaltzearekin batera, bakoitzak gustuko dituzten hamar abesti jarri dituzte!