Bizkaiko Incursed folk metal taldea izan da saioaren protagonista. "Baskavígin" disko berriari buruz hitz egin dugu Jon Koldo Tera abeslari eta teklatu jotzailearekin. Euskal baleazaleek Islandian jasandako gertaera iluna da lanaren oinarria. Abesti epikoak eta bihurriak tartekatu dituzte.