Asier Apaolaza mediku forentseak azken erronka bat izango du autopsia mahaiaren gainean zain. Kasu honetan, gorputegira ekarri duten gorpua emakumezko batena da, baina bere izena -eta, are, izana- misterio laino baten atzean ezkutatzen dira. Podcast sailari amaiera ematen dio laugarren atalak.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".