Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko operazioan aritutako ekintzaileen epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Armak edukitzea eta garraiatzea leporatzen diete, ETAren armagabetze prozesuan engaiatzeagatik. Ekhi Erremundegi kazetariak azaldu dizkigu auziaren gakoak BERRIAk Baionan duen egoitzatik.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.