Europako parlamenturako hauteskundeen ondokoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko emaitzak aztertu ditugu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin, eta xeheago, Ipar Euskal Herrian eskuin muturrak izan duen igoera aztertu dugu Ekhi Erremundegi BERRIAk Baionan duen delegazioko kazetariarekin. Hauteskundeen emaitzak ikusita, Emmanuel Macronek Frantziako Asanblearako hauteskundeak aurreratu ditu, eta egoeraren gakoak azaldu dizkigu Erremundegik.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.