Gaurko irratsaioan, apirilaren 23an hasi genuen irrati nobelari jarraipena eman diogu. Domitila Barrios de Chungararen bizitzari buruzko irrati nobelaren zenbait episodio entzun ditugu gaur ere, “Domitila, la rebeldía de las mineras bolivianas” izena duen irrati nobela hau Rosa Luxemburgo Fundazioak eta Radialistas apasionadas y apasionados elkarteak sortu dute. Irrati nobela honi sarrera bat egiteko, Susana Leyton izan dugu gurekin Hala Bediko estudiotan. Domitila nor izan zen kontatu digu eta entzuteko gogoak piztu dizkigu.
Beraz, gaur, zortzigarrenetik hamaikagarren kapituluetara entzun ditugu eta hauen jarraipena noiz izango den, hurrengo irratsaioetan kontatuko dizuegu. Beraz, adi egon hurrengo irratsaioei. Gozatu!
The post Edo ez da izango | “Domitila, la rebeldía de las mineras bolivianas” (hirugarren kapitulu bilduma) appeared first on Halabedi.