Heteronimoa, ezizen edo izen orde baian haratago doan hitza da. Idazle askok erabili izna dute heteronimoa beren lanak kaleratzeko. Agian heteronimoak erabili zituen poeta ezagunena Fernando Pessoa portugaldarra izan zen. Bat ez, hiru heteronimo erabili zituen bere obra idazteko: Alberto Caeiro, Alvaro de Campos eta Ricardo Reis, bere izen propioaz gain. Eta zertarako? Ba, Josu Goikoren iritzirako idazkera estilo desberdinak sortzeko, "tematika berriak probatzeko; azken batean, Pessoa poetarengandik aldentzeko, poeta berriak sortuz".
Edorta Jimenezek, Omar Nabarro heteronimoa erabili du bere obra poetiko osoa sinatzeko.2010eko liburua da "Haragizko amoreak", Susarekin 2010ean argitaratutakoa, eta momentuz Nabarroren azkena. "Liburu karnala da, sentsuala, maitasunak indar handia du liburuan, hargaizko forman, baina samurra ere bada, amari eskainitako poema ederra dago orriotan" esan digu Josu Goikok liburuaz Astelehen poetikoak podcastean , eta Jimenezen obra osoan zehar gertatzen den bezala, "klase kontzientzia handia" ageri dela liburuan. Mudakarra izaki, Itsasoa oso presente dago Jimenezen eta bide batez, Nabarroren poesian.
"Sabako Erregina", "Ugertuko da titanioa" eta "Joan Libre" poemak aukeratu ditu Josuk ahots goran guri irakurtzeko.