Vibora taldeko Jorge izan dugu Hala Bediko estudioan beraien EP berria den Botanica aurkezten. Taldeaz, aurreko lanaz, EP berriaz eta etorkizuneko proiektuez aritu gara.
Hizki larriz idatzitako atalean Irlanda eta herrialde honi eskainitako euskal kantak izan ditugu hizpide.
Betiko moduan, nobedadeekin hasi dugu saioa.
Hauek pintxatu ditugu:
Diraki - Odolezko errekak
La Rekba - Orwell
Mortalitu rate - Roses
Vibora - Shiva, Diente de león, Flor de maíz
Christy Moore - If they come in the morning (aka No time for love)
Baldin Bada - Tatxer
Interterror - IRA