Aste honetako gonbidatuak… Aitziber, Malen eta zorigaiztoko botila!
Heldu da gehien esperotako momentua! Urte osoan zehar gonbidatuen iritziak eta txutxumutxuak botilan gordetzen joan ostean, botila zabaldu eta barruko sekretuak argitara atera dituzte! Nork aurkeztu ote ditu Elkar Sariak barruko arroparik gabe? Nori ez zaio Bulego taldea gustatzen? Eta nori gustatzen zaio Nogen-eko Markel? Nork esan ote du aste honetan bere bikote harremana eten egingo duela? Eta nor ez da fidatzen Iban Garciaz?
Iritzi guztien gaineko adierazpenak egin dituzte Aitzik eta Malenek ere, eta beraien ondorioak atera dituzte. Jakingo ote dute nork esan duen zer? Eta areago, ados egongoote dira gonbidatuek modu anonimoan esandakoekin?Ez galdu atala!
Benetan Zabiz? podcasta, OnTimek Ekoizten du EITB Podkasterako.