Aste honetako atalean…Eire taldeko bi txusmaiarrak! Eire Salegi eta Eire Maia Zumaiatik zuzen-zuzenean gerturatu dira Beneran Zabiz podcastera azken asteetan gertatu zaienari buruz aritzeko; Gaztea Sariak, azkenaldiko famaren gorakada, bien laguntasuna, oso gaztetatik musika egiten hastea, izen originala izatea… honetan bai, bizitzaz, orokorrean!Zeintzuk dira momentuko esaldi eta memeak? Zer diote Jordy Wild-en "The wild proyect" saioaren inguruan? Diruditen bezain frikiak dira? Bien artean nola konpontzen dira? Nor da O.C? Dibertigarria izan da benetan Malen eta Aitziberrek Urola kostako Twin Melody-ekin izan duten tartea!
Bi Eireak ezagutzeko bikaina! Benetan galduko duzu? Makoke a la calle!
Benetan Zabiz, ON TiMEk ekoizten du EITB Podkasterako.