Aste honetan emakumeak nagusitu dira Reggae Fever-en. Phyllis Dillonekin hasi dugu Asteko Klasiko eta ondoren Doreen Shaffer-ek The Steadytones taldearekin ateratako lan berria entzun dugu. Lan berriekin jarraituko dugu eta Iseo & Dodosound-en Roots in the Air lan luze berritik pare bat abesti entzun ditugu.Saioa amaitzeko bi klasiko entzun ditugu, Bob Marley & The Wailers eta Owen Gray.