Antiespezismoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Antiespezismoa zer den azaltzeko eta Euskal Herriko mugimendu antiespezistaren bilakaera azaltzeko, Edurne Elizondo BERRIAko kazetariarekin hitz egin dugu. Nafarroako Hitzako zuzendaria, gaian aditua eta antiespezista da.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.